Tabakoaren kontrako legeak jasotzen dituen arauen arabera eta literalki kontuan hartuz gero, ondorengoa esan daiteke:
1.- Taberna kirolgune batean kokatzen bada, kirol instalazioetarako eta ikuskizun publikoak egiten diren lekuetarako ezarritako debeku erregimena aplikatuko zaio tabernari. Kasu horretan, Legeak kirok instalazioetan erretzea debekatzen du, kanpoko instalazioak ez baldin badira behintzat.
2.- Kanpoko kirol instalazioetan ondorengo zalantza sortzen da: erretzeko aukera kanpoko instalazioko gune edota instalazio guztietara hedatzen den nahiz eta gune itxiak izan (taberna, aldagela, bulego, etab.) edota soilik kanpoko gunea duten instalazioetara mugatzen den.
Legearen gure interpretazioa ondorengoa da: debekua mantendu egiten dela kanpoan ez dauden guneetan, hau da, gune itxi horietan. Adibide gisa, atletismoko pista batean (gune itxirik ez badago) erretzea legoke, baina ez kirol instalazio horretako tabernan, aldageletan, bulegoan, erizaindegian, etab.
3.- Kirol instalazioetako tabernen erregimena ez da beste tabernen berdina. Taberna kirol instalazio batetan kokatzen bada, kirol instalazioetarako eta beraien barrundegi edota bulegoetarako ezarritako debekupean aurkituko da (Legeko 8.1.c artikulua).
Aurkibidea:
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 