1. SUPTA TADASANA: palmondo etzanaren jarrera
Arnasa hartzerakoan gorputz guztia luzatuko dugu bizkarrezurra eta hankak lurraren kontra utzita.
2. UTTHITA TADASANA: Palmondo jarrera
Arnasa hartzerakoan besoak eta orpoak jaso. Botatzerajoan jaitsi. Hiruzpalau alditan egin.
3. URDHWOTTHANASANA: Zuhaitz jarreraren aldaera
Arnasa hartzerakoan, besoak gurutzatuta eta orpoak jaso. Gorputzari goian eutsi 4 arnas alditan.
4. UTTHITA BHUJANGASANA: Kobra jarreraren aldaera
Arnasa hartzerakoan besoak eta orpoak jaso eta gorputz-enborra eta burua tente. Goian arnasari eutsi 3 segundotan. Hiruzpalau alditan egin.
5. ARDHA CHANDRASANA: Ilargi erdi jarrera
Gorputza tente dagoela enborra alde batera eta bestera eramango dugu. Hiruzpalau alditan eginda gero, alde bakoitzean gera gaitezke hiru bat arnas aldi bete arte. Une horietan gorputzaren pisua oin bietan ongi banatu eta saihetsa zabaltzen dela nabaritu.
6. ARDHA CHAKRASANA: Gurpil erdia jarrera
Zuzen jartzeko asmoari eutsita, arnasa hartzerakoan enborra atzerantz arkeatzen joango gara, eta jarraian ondorengo hau egingo dugu:
7. PADAHASTASANA: Pintza jarrera zutik
Goputz-enborra tolestuko dugu: mokorretik hasi eta orno guztiak mugitu harik eta burua jaitsi arte. Amaieran enborra eta burua batere indarrik egin gabe zintzilik geratuko dira. Tente jartzeko lehendabizi besoak aurrealdetik altxatuko ditugu tope egin arte eta ondoren enborra. Zutik gaudenean besoak gurutzatuko ditugu, eskuak erlaxaturik daudela eta zera egingo dugu:
8. VAKRA TADASANA: Biraka dabilen palmondoaren jarrera
Arnasa botatzen gaudela enborra hiru alditan biratuko dugu alboetarantz, eta amaieran alde bakoitzean geldirik egon hiru arnas aldi bete arte. Pelbisak biraketaren aurka egingo du egonkortasunari eusteko.
ONDORIOAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 