Bilatutako hitza(k): PILOTA
Aurkitu diren emaitzak: 28
Aerobikoa: Bertan oxigenoa dagoela edo bizi dena.
Aholkularia, botileroa, laguntzailea:
Partiduak irauten duen bitartean, pilotariari egin beharreko jokoaz eta taktikez aholkuak ematen dizkion kirol-teknikaria, atsedenaldiak eskatzeko ere epailearengana jotzeko baimena duena. (es ayudante, botillero, consejero; fr assistent technique, conseiller).
Aire! Airez! Bolea! Boleaz!:
Pilotari batek bere lagunari pilota boleaz jo dezala adierazteko erabiltzen duen esamoldea. (es ¡aire!; fr à la volèe!, de volée!).
Atxikia, joko zikina:
Pilota eskuarekin edo zestarekin hartu eta beharrezkoa edo legezkoa baino denbora luzeagoan gorde ondoren ("atxiki" eginez, alegia) berriro bueltatuz egiten den jokoa. (es retención, atxiki, agarrada, juego sucio; fr atxiki, rétention, retenue, jeu incorrect).
Banakako eskuz, eskuz banaka, eskuzko banakako:
es mano individual; fr main-nue individuel.
Baztertu, arrimatu:
Pilota bat ezker-paretara hurbiltzea, hura eraman edo errestatzea zailduz. (es arrimar; fr coller au mur).
Bi paretak egin, horma biak egin, hormabikoa egin:
Pilota ezker-paretaren kontra botatzea, ondoren frontisa jo eta zabalera ireki dadin. (es hacer dos paredes; fr caramboler, faire un deus-murs).
Boleaz:
Horrela esaten zaio pilota lurra ukitu aurretik errestatzen den jotzeko moduari. (es de volea; fr à la volée, de volée).
Botibolea:
Botea eman bezain laster pilotari emandako kolpea. (es botibolea).
Dejadak: Erasoko jokaldia. Pilota frontisean indarrik gabe eta beheko txaparen gainetik ahalik eta hurbilen uzten saiatzen den kolpea.
Kirolka:
Sareko hiztegiak:
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 