Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

hiztegia online

atzera

Bilatutako hitza(k): FUTBOLA

Aurkitu diren emaitzak: 128

Aurkitutako hitzak:

2-3-5 sistema:

Joko-sistema klasikoa. 1880 inguruan, Ingalaterran Nothingham Forest taldeak martxan jarritako piramide tankerako formazioa. Bertan, atezainaz gain, bi defentsa, hiru erdilari eta bost aurrelari aritzen ziren. (es sistema 2-3-5; fr méthode classique de jeu, pyramide; en 2-3-5 system).

4-2-4 sistema:

Lau defentsa, bi erdilari eta lau aurrelarirekin (atezainaz gain, noski) aritzean datzan joko-sistema, brasildarrek 1958 inguruan plazaratu zutena. (es sistema 4-2-4; fr système 4-2-4; en 4-2-4 system).

4-3-3 sistema:

1966 aldera, ingelesek martxan jarritako joko-sistema, jokalekuaren erdigunea indartzeko asmoz. Bertan lau defentsa, hiru erdilari eta hiru aurrelari agertzen ziren. (es sistema 4-3-3; fr système 4-3-3; en 4-3-3 system).

4-4-2 sistema:

Jokalekuaren erdiguneari garrantzia areagotzeko asmoz, aurretik ia ohiko bihurtu zen 4-3-3 sistemaren aldagaia. Bertan, jakina, lau atzelari, lau erdilari eta bi aurrelari agertu ziren. Sistema honekin agertu ziren aurrenekoz, gaur egun "puntako" izenaz ezagutzen ditugun aurrelariak. (es sistema 4-4-2; fr système 4-4-2; en 4-4-2 system).

Abantaila-legea:

Erasoan dagoen jokalari bati falta egin arren, baloia kontrolatzen jarraitzen duenean -bai bera edo baita bere taldea ere erasoari ekiteko egoera onean daudenean- arbitroari jokoa ez eteteko aukera ematen dion legea. (es ley de la ventaja; fr règle de l'avantage; en advantage rule).

Abdominal: (Pluralean) Sabelaren aurrean dauden muskuluak eta horiek indartzeko egiten diren gimnasi ariketak.

Aburu: Iritzia, ikusmoldea.

Adore: Kemena, indarra, arriskuei aurpegi emateko gaitasuna.

Aerobiko: Bertan oxigenoa dagoela gertatu edo bizi dena.

Ahitu: Bukatu, agortu.

Kirolka:

Sareko hiztegiak:

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa