Bilatutako hitza(k): HERRI KIROLAK
Aurkitu diren emaitzak: 30
Ahurra (esku ahurra): Eskuaren barneko aldea, eskumuturretik hatzetaraino hedatzen dena, bereziki eskua ixten denean eratzen duen hutsunea. Palma.
Altxaldia / jasoaldia / jaikialdia: Zerbait altxatzen edo jasotzen den aldi bakoitza. (Alzada).
Apustua / dema: Dirua tartean dela egiten den norgehiagoka. (Apuesta).
Arau haustea: Arauz kontrako ekintzak. (Infracción).
Arroba / ontza: Luzera neurri zaharra, oinaren hamabirena (hots, 23 mm edo) balio duena. (Pulgada).
Atzelaria: Sokatiran talde bakoitzeko azken jokalaria. (Ancla).
Baloi medizinala: Heziketa Fisikoan erabili ohi diren baloi pisutsuak.
Botileroa: pilota-jokoan, eta beste zenbait herrikiroletan, kirolariaren aholkulari edo laguntzaile moduan aritzen den pertsona.
Dorua: Segaren osagaia, burdin edo berunezko ziritxoa (kuinatxoa). Bere funtzioa, estunaren barnean dauden segaren orkatila eta kirtena lotzea edo presioaren bitartez finkatzea izango da.
Eskuarea / arrastelua: nekazariaren lanabesa. 10 edo 12 hortz dituen zurezko haga batek eta honi zut edo perpendukularrean jositako kirten batek osatua. (Rastrillo).
Kirolka:
Sareko hiztegiak:
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 