Kirola Euskaraz programa Debagoieneko zenbait udalek sortu zuten 1993an eta laster Debabarrenera zabaldu zen. Beraz, Debarroko udaletako Euskara eta Kirol zerbitzuek sortutako ekimena dugu. Piskanaka, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoa osora zabaldu da egitasmoa.
Kirola Euskaraz programaren helburu nagusiak hauexek dira:
Programa Gipuzkoa osora zabaltzeko, eta bere helburuak eskualde guztietan garatzeko ahalegin berezia egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kiroletako Lan Mahaiaren bitartez. Antolakuntzaren aldetik, bikoitza da egitura:
Horren guztiaren berri emango du web gune berrituak eta kirola eta euskara uztartzen dituzten jardueren informazioa jaso nahiz emateko gunea edo ataria izan nahi du. Gunearen bizitasuna egunerokotasunaren eta parte hartzearen bidez lortu nahi da. Beraz, erabiltzaileon ekarpenak ongi etorriak izango dira.
Web gunea egiteko teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabide hauek erabili dira:
Kirola Euskaraz programaren web gunea imetza interaktiboak garatu du. Edukiak sortu eta eguneratzeaz ere iametza interaktiboa arduratuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kiroletako Lan Mahaiaren laguntzarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 