ARIN! aldizkaria kirol arloan euskara sustatzeko proiektua da. 14-18 urte bitarteko gaztetxoei zuzentzen zaie eta helburu nagusi du gazteei euskara erabiltzeko aukera berriak irekitzea, euskara esparru ludiko eta aisiazkoekin lotzen dituen argitalpena ematea, euskara hutsez eta kirol-gaien inguruan.
Gasteizko Udaleko Kirol Sailarekin batera eta beste hainbat erakunderen lankidetzarekin egiten da: Arabako Foru Aldundia, Berritzegunea, IVEF...
Aldizkariak 14.000 aleko tirada du eta bi modutan ari gara banatzen: bai ikastetxeen bidez eta bai doako harpidetza bidez.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 