Kirolak eta jarduera fisikoak gaur egun lortu daben ezarketa maila hain handia izan da ze, gizarte modernoen ongizate maila neurtzen dauan beste kultur elementu bihurtu dira.
Zeure esku jarriko dogun argitalpen barri honek, geure Lurraldean kirola sustatzeko laguntza txikia izan gura dau, baita sustapen horretan biziki parte hartu bere.
Guresport bi hilabetero kaleratuko da, eta bizkaitarrok Bizkaiko Foru Aldundiak garatzen dauan kirol jarduera eta politikara hurreratu gura gaitu.
Orrialdeotan foru erakundeak emongo dauzan dirulaguntza eta laguntzei eta Kirolen Zuzendaritza Nagusiak aurkeztuko dituen egitarauei buruzko informazio guztia izango dozue, eta bidebatez geure kirolariak hobeto ezagutzeko aukera eskeiniko deutsuegu. Kirolariek bere euren tartetxoa izango dabe aldizkari honetan.
Dana dala, Guresporten, nesken kirolak, egokitutako kirolak, eskola kirolak, kirol medikuntzak eta teknikarien heziketak izango dabe protagonismorik haundiena. Gure asmoa, gizarteko maila guztietan kirol jarduera asebetegarri eta osasuntsua izateko bidea jartzea da.
Amaitzeko, orri honek geure Lurraldeko kirol mugimendu garrantzitsuari eguneraturik eusteko tresna bihurtu daitezala lortu gura dogu.
Ana Madariaga Ugarte
Kulturako Diputatua
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 