Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

kioskoa

atzera

Sasoian

UROLA KOSTAKO Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak hainbat ekimen bideratzen du, eskualdeko udalekin elkarlanean, euskararen erabilera sustatzeko, besteak beste, kirol arloan.

Ikastaroak, surfeko eta arraunketako fitxa didaktikoak, Saltoka kirol ekitaldia, kirol elkarteetan euskara sustatzeko Euskara Sasoian programa...; horra hor kirolean euskara sustatzeko elkarlanak azken urteotan izan duen emaitza.

Beste ale batekin gatoz orain zuregana, eskualdeko kirolari eta kirolzale hori. Aldizkari bat dakarkizugu esku artera: SASOIAN ALDIZKARIA, kirol aldizkaria, euskaraz, hilero. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako kirol, kirolari eta kirolzaleen inguruko berriak eskainiko dizkizugu.

Aldizkaria ez dator, hala ere, bakarrik, izan ere, www.sasoian.info webgunea ere eskura duzu. Eskualdeko kirol, kirolari eta kirolzaleen webgunea: albisteak egunero, agenda, kiroldegien informazioa, fitxa didaktikoak, kirol elkarteen eskuliburua...

Kirola euskaraz egin nahi dugu zurekin, sasoian ibiltzeko.

Euskara sasoian, kirola euskaraz!

aldizkariak
Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa