DIABOLOA: OINARRIZKO URRATSAK
1. Oinarrizko posizioa: atzamarren artean hartuta bigun eutsiko diegu eskuko makilei;
erpuruaren eta erkinaren hatzmamiak ukituz. Lurrarekiko eta elkarrekiko paralelo eutsi behar zaie bi makilei.
2. Hasiera: jar ezazu diaboloa zeure eskuinean. Eskuineko makila behe samarrean
jarrita, bira eragin diaboloari eskuinetatik ezkerretara.
Diaboloa gorputzaren ardatzarekiko zure aurrealdean dagoenean, jaso eskuineko makilarekin eta bizkortu diaboloaren biraketa eskuineko eskumuturrarekin egindako mugimendu azkarren bidez.
3. Zuzendu ardatza: gorputzaren edo besoen posizio desegokiak edo abiadura motelegiak diaboloaren oreka galtzea dakar.
Diaboloa atzerantz okertzen bada -zuregana badator- eraman eskuineko besoa
aurrerantz eta segi eskuineko eskuarekin mugimendu azkarrak egiten. Aurrerantz okertzen bada, berriz, zuzendu eskuineko eskuaz abiadura emanez eta eskuineko makila gorputzerantz hurbilduz.
4. Norabide aldaketa: ezkerretara birarazteko -erloju orratzen norabidearen kontra-, kontuz ukitu eskuineko makilaren puntarekin zuregandik hurbilen dagoen barne kopa. Eskuinetara birarazteko -erloju orratzen norabidean- ukitu eskuineko makilaren puntarekin zuregandik hurbilen dagoen kanpo kopa.
Bi kasuetan sorbaldek biraketa mugimendua jarraitu beharko dute, zuk diaboloaren aurrean irauten duzun bitartean.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 