Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

nabarmenduak

atzera

Malgutasuna lantzeko ariketak

Malgutasuna lantzeko ariketak

MALGUTASUNA LANTZEKO ARIKETAK

1. Eserita, hankak luze jarrita eta elkarren ondoan, eskuekin oin puntak ukitzen
saiatu. Hanken atzeko giharrak luzatzeko balioko du ariketa horrek.

2. Zutik, beso bat aurreraka zabaldu beste besoko eskuarekin leporantz bultzatzeko. Bizkarreko giharrak luzatzeko.

3. Zutik, hanka bateko orkatilari heldu, belauna tolestu eta orpoarekin ipurmasaila ukitzen saiatuko gara. Hankaren aurre aldeko giharretan luzaketaren eragina ez badugu nabaritzen, belauna pixka bat altxa. Bizkarra zuzen mantendu.

4. Eskuineko besoa aurrerantz zabalduta eta esku gaina gorantz begira, ezker eskuarekin beherantz bultzatu, eskumuturraren flexoa egiten dugun bitartean. Besaurre eta bizepsa luzatzeko.

5. Bi lagun, bata bestearen atzean jarrita. Aurrean dagoenak bi besoak sorbalden aldera eraman eta, posizio horretan dagoela, beste laguna bi besoak elkartzen saiatu. Sorbalda eta bularra luzatzeko.

6. Lagun bat ahoz gora etzanda dagoela, besteak hanka bat hartu eta, belaunak tolesten dizkiola, tira egin. Ipurmasaila luzatzeko.

7. Lagun bat koltxonetan eseri, oinak elkartuta eta belaunak kanporantz tolestuta.  Beste laguna belaunei bultzaka arituko zaio, bi hankak ahalik eta gehien luzatzeko. Horrela aduktoreak landuko dira.

8. Zutik, beso bat garondoan eta ukondoa tolestuta, lagunak eskumuturretik heldu eta
beherantz tira. Trizepsa luzatzeko.

9. Lagun bat lurrean etzan ahoz gora. Beste lagunak hanka bat hartu eta, tolestu gabe zuzen mantenduz, bultzaka gorputz aldera eramaten saiatu. Hanketako atzeko giharrak luzatzeko.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa