nabarmenduak
atzera
Yoga eta erlajazioa. Sarvangasana (kandela jarrera)
Hasierako jarrera: etzanda gora begira, hankak elkartuta, besoak gorputzaren alboetan eta ahurrak lurrean jarrita.
Eskuen laguntzarekin eta sabeleko giharren indarra erabiliz hankak atzera eta gora eraman behar dira mokorra eta bizkarra goruntz jasotzen ditugun bitartean. Jarraian, ahurrak gerrian jarri, gorputza eta hankak ahalik eta zuzenen jarrita. Bularrezura okotzera hurbilduko da lepoaldea zuzen samar gera dadin.
ONDORIOAK:
- Garuneko odol zirkulazioa hobetzen da.
- Abdomeneko eta hanketako itzulerako zirkulazioa hobetzen da, eta barizeak eta hemorroideak ekidin edo hobetzen dira.
- Arnasketa diafragmatikoa hobetzen da eta arnasbotatzea errazten da. Oso egokia asma dutenentzat.
- Tiroide eta paratiroideen funtzionamendua kontrolatzen da.
- Erraien prolapsoak arintzen dira.
- Odolaren tentsioa orekatzen da.
- Urduritasuna eta arazo psikologiko arinak kentzen dira.
- Loaldia hobetzen da.
- Lepo-hezurra (zerbikalak) luzatzen da (dira) eta bertatik irteten diren nerbioak bizkortzen dira.