Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Filmeko irudi bat

Arraunari buruzko film bat emango dute Donostiako Zinemaldian

Kirola: ARRAUNA

Data: 2010-09-07

Eneko Dorronsoro zumaiarrak grabatutako Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka dokumentala izango da ikusgai aurtengo Zinemaldian. Dorronsoro Zumaiako Aita Mari arraun elkarteko arraunlarien artean ibili zen 2007an eta beraien eguneroko lana grabatu zuen. Filmak arraunlarien denboraldia nolakoa den kontatzen du, neguko prestaketei ekiten dietenetik denboraldia amaitu arte.

Dorronsorok 110 ordu grabatu zituen eta horiekin 67 minutuko filma osatu du. Tuntuxa ekoizpen etxearekin egin du lan zuzendariak eta Sonora estudioak ere hartu du parte dokumentalean.

Filma Zinemaldiko Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama sailean emango dute baina oraindik ez dute zehaztu estreinaldiaren eguna. Zumaian ere aurkeztu nahi du lana Dorronsorok.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa