Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Tostako arrauna

Arraunari buruzko liburua kaleratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Kirola: ARRAUNA

Data: 2011-12-20

Gipuzkoako Foru Aldundiak Luis Mari Zulaika Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako irakasleak idatzitako Tostako arrauna, irakaskuntzarako baliabideak liburua argitaratu du. Arraunaren arlo teorikoa zein praktikoa lantzen ditu lanak, besteak beste, ariketak proposatuz. Liburua arraun elkarteetan banatuko dute eta abenduaren egindako Durangoko Azokan egon zen salgai.

Liburuak bi zati ditu. Lehenengoan, arraunari buruzko ezaugarri orokorrak azaltzen dira: historia, lehiaketetako ontzi motak, traineruen osagaiak, estropada eremuko baldintzak, araudia eta oinarrizko hiztegi iruzkindua. Bigarren zatian, aldiz, arlo teknikoa lantzen da, beteak beste, ariketak proposatuz.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa