Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Kanpusa Elgoibarren.

Aste Santuko II. Kirol Kanpusa egingo dute Elgoibarren

Kirola: OROKORRA

Data: 2010-03-16

Elgoibarko Kirol Patronatuak Aste Santuko II. Kirol Kanpusa antolatu du. Parte-hartzaileek 6 eta 12 urte bitartean izan beharko dituzte eta hainbat kirol egiteko aukera izango dute. Kanpusa martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra izango da, eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Jarduerak Mintxetako kirol-instalakuntzetan, Olaizaga kiroldegian, Herri Eskolako kantxetan eta Elgoibarko Ikastolan izango dira, 9:30tik 12:30era. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 22a baino lehen eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian. Izen-emateak 50 euro balio ditu, eta Kirol Patronatuko bazkideek 45 euro ordainduko dute.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa