Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Esatarien ikastaroa

Astelehenean amaituko da Kirol eta Aisialdiko Esatarientzako Ikastaroan izena emateko epea

Kirola: OROKORRA

Data: 2011-12-23

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak antolatutako Kirol eta Aisialdiko Esatarientzako Ikastaroko izen-emate epea astelehenean, abenduak 26, amaituko da. Kirol eta aisialdi ekitaldietarako aurkezle euskaldunak prestatzeko teknikak eta baliabideak eskainiko dituzte ikastaroan. 2012ko urtarrilaren 14tik martxoaren 24ra izango da Mintzola Fundazioaren egoitzan, Villabonan.

Manu Marañon, Julia Marin, Jon Alegria eta Haizea Muñoz ariko dira irakasle lanetan. Besteak beste, arnasketa, abiadura eta isiluneak; gorputz mintzaira eta ahotsa; idazkuntzaren oinarriak; esatezko testuen ezaugarriak; kirol ekitaldi motak; gidoia eta inprobisazioa eta testuaren interpretazioa landuko dituzte. Gainera, martxoaren 10ean mahai-ingurua egingo dute zenbait aditurekin eta hauek beraien esperientziak azaldu eta gomendioak emango dituzte. Ikastaroak arlo teorikoa eta praktikoa landuko ditu.

Parte hartu nahi dutenek Kirolaeuskaraz.net webgunean eman behar dute izena. Parte-hartzea 80 euro kostako da eta izena ematean ez da diru sarrerarik egin beharko, izen-emate egiaztatzearekin baizik. EHUko ikasleek aukera askeko bi kreditu eskuratuko dituzte ikastaroko 30 ordu egiten badituzte.

Informazio gehiago nahi dutenek 943112324 (Nekane Jauregi) edo 943483750 (Joseba Urzelai) telefono zenbakietara deitu edo njauregi abildua gipuzkoa.net edo joseba_urzelai abildua donostia.org helbideetara idatz dezakete.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa