Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
I. Ziztada Eguna egingo dute Zarautzen

Berria egunkariaren aldeko herri lasterketa egingo dute Zarautzen

Kirola: ATLETISMOA

Data: 2012-05-15

Berria egunkaria gauzatzen ari den Zure ziztada behar dugu kanpainaren barruan, Ziztada Eguna egingo dute larunbatean, maiatzak 19, Zarautzen. Herri lasterketa izango da ospakizunaren erdiguneetako bat. Herriko kaleak zeharkatu beharko dituzte parte-hartzaileek, bi itzuli emanez. Edozeinentzako moduko lasterketa prestatu nahi izan dute eta 4,5 kilometroko luzera izango du. Proba 10:30ean hasiko da Musika plazan.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta egiteko hiru modu daude: Urola Kostako Hitzako erredakziora bertaratuta (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara), berrialaguna.zarautz@gmail.com posta elektronikora idatzita edo lasterketa hasi aurretik horretarako jarritako gunera joanda. 18 urtetik gorako parte-hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta adin txikikoek, berriz, borondatea.

Lasterketaren ostean, festak jarraituko du Zarautzen, bertsolariak, haurrentzako jolasak eta dantza emanaldiak izango baitira, besteak beste.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa