Kirola: OROKORRA
Data: 2012-01-10
Emakumeek kirolean duten presentzia bermatu eta kirola egitera bultzatzeko, Emakumea eta kirola. Etengabeko lehia hitzaldia antolatu du Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak. Ostegunean, urtarrilaren 12an, izango da hitzaldia, 18:30ean herriko Alondegian. Dorleta Ugalde, Eusko Jaurlaritzako kirol teknikaria izango da hizlaria eta besteak bestea, kirolean genero ikuspegi txertatzearen beharraz ariko da.
Behar horretaz gain, 16 eta 22 urte bitartean emakumeek kirola egiteari uztearen arrazoiak, giza baliabideen eta baliabide materialen banaketa, eta emakumeen entrenatzaileen diru-sariak eta horien prestakuntza aztertuko ditu.
Hitzaldia hiru zatitan banatuko da: lehenengoan, emakumeek goi mailako kirolera heltzeko egindako ibilbidea azalduko du Ugaldek; bigarrengoan, emakumeek gaur egun kirol munduan duten egoera izango du hizpide eta azkenik, emakumeak kirolean hasteko elkarteek har ditzaketen hainbat neurri proposatuko ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 