Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Entrenatzaileentzako ikastaroa

Entrenatzaileek euskara sustatzeko estrategiak bereganatzeko ikastaroa antolatu dute Sakanan

Kirola: OROKORRA

Data: 2012-02-17

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak entrenatzaileek, besteak beste, euren taldeetan euskararen erabilera bultzatzeko ikastaroa antolatu du. Horretarako metodologia irakastea izango da martxoaren 10ean eta 24an Irurtzunen (Nafarroa) emango den ikastaroaren helburua. Doan izango da baina aurrez izena eman behar da, plaza kopurua mugatua izango baita.

Izena emateko Sakanako Mankomunitatearekin jarri behar da harremanetan, bere egoitzara hurbilduz (Uriz 32, Lakuntza), 948464840 edo 948464867 telefono zenbakietara deituz eta euskara@sakana-mank.com helbidera e-posta bat idatziz.

Hamar orduko ikastaroa izango da eta aipatutako bi egunetan emango da 09:00etatik 14:00etara. Bi saioetara joaten direnek ziurtagiria jasoko dute.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa