Kirola: AEROBIKA
Data: 2012-04-25
Durangoko ITG taldeak Durangaldeko Bizieuskeraz II. Spinning Maratoia antolatu du ekainerako euskara hezkuntza esparrutik atera eta gizarteratzeko helburuarekin. Talde horren esanetan, bai herrian bai eskualdean handia da euskararen ezagutza maila baina ez hainbestekoa erabilera, beraz, edozein arlotan erabiltzeko arazorik ez dagoela erakutsi nahi du. Kirol ekitaldia ekainaren 3an izango da Kirolean ere euskaraz lelopean.
Spinning maratoia 09:30ean hasiko da Durangoko Ezkurdi Plazan (eguraldi ona egiten badu) edo Merkatu Plazan (eguraldi txarra egiten badu). Hala ere, parte hartzaileek ordubete lehenago egon beharko dute han, izen-ematea baieztatu eta materiala jasotzeko. Jarduerak hiru ordu iraungo ditu eta ondoren parte-hartzaileek dutxatzeko aukera izango dute. Maratoiaren ostean, Salerosketan ere euskeraz proiektua aurkeztuko dute.
Bizieuskeraz II. Spinning Maratoian parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena webguneko izen-emate orria beteta. Izena ematea 10 euro kostatzen da.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 