Kirola: FITNESS
Data: 2009-06-15
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak diruz lagunduko ditu HABEren erregistroan izena emanda dauden hiriko euskaltegi pribatu homologatuen egitasmoak. Bi motatako egitasmoak lagunduko ditu, horien artean xede berezietako taldeekin burututakoak eta horren baitan fitnesseko monitoreen taldeek izango dute lehentasuna.
Diru laguntza horren helburua, euskara ezer ez dakitenek gutxieneko maila bat lortzea da, bere jarduerako oso oinarrizko azalpen, agindu eta esamoldeetan euskara erabil dezaten. Ikastaroen iraupena 60 ordukoa izango da eta matrikularen prezioa, berriz, 60 eurokoa.
Xede talde berezi bakoitzeko 900 euroko diru laguntza eskainiko du Patronatuak. Diru laguntza hauekin interesatuta dauden euskaltegiek urriak 30a baino lehen eman beharko dute izena.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 