Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Sinatu duten elkarteetako ordezkariak

Hondarribiko hainbat kirol elkartek bat egin dute euskararekin

Kirola: OROKORRA

Data: 2010-07-16

Hondarribiko Udalak euskararen aldeko hitzarmena sinatzeko deia egin die herriko 73 elkarteri. Arlo ezberdinetako 66 elkartek bat egin dute deialdiarekin, horien artean 20 kirol elkartek. Hitzarmenaren bitartez, urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldietan zein talde barruko harremanetan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu dute.

Lehendik Hondarribia Arraun Elkarteak, Hondarribiko Pilota Eskolak eta Hondarribia Futbol Elkarteak zuten euskararen aldeko hitzarmena sinatuta. Orain honako taldeek egin dute bat egitasmoarekin: Amuitz Futbol Aretoa, Arin Taldea, Sport Mundi, Bidasoa Atletiko Taldea, Skyrunner Mendi Elkartea, Bidasoa XXI Igeriketa Elkartea, Eskubaloi Elkartea, Surf Indima Kirola, Itsaskari Baita, Hondarribia Kirol Taldea, Hondarribia Txirrindulari Elkartea, Harriketarrak Herri Kirolak, Maki-Wara Judo, Izurde Urpeko Ekintzak, Ama Guadalupekoa Alleru Judo Taldea, Marlaxka, Marlaxka Xake Elkartea, Txingudi Saski Baloi Elkartea, Uhingain Surf eta Azeri Ehiza Elkartea.

Udalak Siadeco ikerketa aplikatuko enpresarekin batera landu du hitzarmena. Euskara Zerbitzuak, berriz, itzulpenak egiteko bere laguntza eskaini dio kirol elkarteei.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa