Kirola: OROKORRA
Data: 2012-03-06
Barandiaran Lizeoak urtero eskaintzen dituen doako ikastaroen barruan Interval training bossu eta fitball-arekin izenekoa antolatu du. Martxoaren 17an eta 18an emango dute eta hamar ordukoa izango da. Langileentzako da batez ere eta plaza kopurua mugatua da. Dagoeneko izena eman daiteke ikastetxearen webgunean bertan.
Hiru helburu ditu ikastaroak: batetik, bossuaren erabilera ezagutzea; bestetik, fitball-aren erabilera ezagutzea eta azkenik, training entrenamendu metodoa zer den jakin eta saio bat prestatzeko gaitasuna lortzea.
Larunbatean, martxoaren 17an, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara izango dira saioak. Igandean, aldiz, 10:00etatik 14:00etara. Euskarak lehentasuna izango du ikastaroan eta materiala hizkuntza honetan banatuko da.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 