Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirolak.net Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera

Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa antolatu dute Donostian

Kirola: OROKORRA

Data: 2008-10-31

Zenbait kirol eta aisialdi ekitalditan aurkezle euskaldunak aurkitzeko izaten diren zailtasunen jakitun, ekitaldi horietarako aurkezleak prestatzeko ikastaroa antolatu dute Donostiako Euskara Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azaroaren 22tik abenduaren 20ra izango da ikastaroa, eta azaroaren 3an zabalduko dute izena emateko epea.

Ikastaroa larunbatetan izango da Anoetako Kirol Etxean, eta guztira 16 orduko iraupena izango du. Manu Marañon, Jon Alegria, Arritxu Iribar, Julia Marin eta Xabier Usabiaga izango dira irakasleak; beraz, parte-hartzaileek alderdi teorikoak eta praktikoak lantzeaz gain, euskal aurkezle ezagun batzuen esperientzia entzuteko aukera izango dute.

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 3tik 17ra eman beharko dute izena. Matrikulak 30 euroko kostua du.

Argibide gehiago nahi duenak Gipuzkoako Foru Aldundira (943112324) edo Donostiako Euskara Patronatura (943483750) dei dezake.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa