Kirola: OROKORRA
Data: 2011-12-20
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak datorren urtean ere antolatuko dute Kirol eta aisialdiko esatarientzako ikastaroa. Kirol eta aisialdi ekitaldietarako aurkezle euskaldunak prestatzeko teknikak eta baliabideak eskainiko dituzte ikastaroan. 2012ko urtarrilaren 14tik martxoaren 24ra izango da Mintzola Fundazioaren egoitzan, Villabonan. 40 ordutako iraupena izango du.
Manu Marañon, Julia Marin, Jon Alegria eta Haizea Muñoz ariko dira irakasle lanetan. Besteak beste, arnasketa, abiadura eta isiluneak; gorputz mintzaira eta ahotsa; idazkuntzaren oinarriak; esatezko testuen ezaugarriak; kirol ekitaldi motak; gidoia eta inprobisazioa eta testuaren interpretazioa landuko dituzte. Gainera, martxoaren 10ean mahai-ingurua egingo dute zenbait aditurekin eta hauek beraien esperientziak azaldu eta gomendioak emango dituzte. Ikastaroak arlo teorikoa eta praktikoa landuko ditu.
Parte hartu nahi dutenek Kirolaeuskaraz.net webgunean eman behar dute izena abenduaren 5etik 26ra. Parte-hartzea 80 euro kostako da eta izena ematean ez da diru sarrerarik egin beharko, izen-emate egiaztatzearekin baizik. EHUko ikasleek aukera askeko bi kreditu eskuratuko dituzte ikastaroko 30 ordu egiten badituzte.
Informazio gehiago nahi dutenek 943112324 (Nekane Jauregi) edo 943483750 (Joseba Urzelai) telefono zenbakietara deitu edo njauregi abildua gipuzkoa.net edo joseba_urzelai abildua donostia.org helbideetara idatz dezakete.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 