Kirola: OROKORRA
Data: 2012-06-04
Aurtengoan ere egin dute Kirol eta Aisialdiko Esatarientzako Ikastaroa eta bertan parte hartu dutenen datuak eguneratu dira Kirola Euskaraz webguneko kirol esatarien erroldan. Hortaz, urtean zehar kirol ekitaldietarako aurkezle euskaldunak behar dituzten taldeek zein elkarteek Kirol esatariak atalean topatu ahal izango dituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak antolatzen dute urtero kirol eta aisialdiko esatariei zuzendutako ikastaroa. Urtarriletik martxora egin zuten ikastaroa eta aurkezle euskaldunak prestatzeko teknikak eta baliabideak eskaini zituzten, besteak beste, arnasketa, abiadura eta isiluneak, gorputz mintzaira eta ahotsa, idazkuntzaren oinarriak, esatezko testuen ezaugarriak, gidoia eta testuaren interpretazioa landuz.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 