Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Beka

Kirolariei aholkularitza psikologikoa emateko bigarren beka martxan da

Kirola: OROKORRA

Data: 2010-12-01

KirolPsikologia egitasmoak II. KirolPsikologia Aholkularitza Psikologikoa Beka jarri du martxan bigarren urtez. Iaz nahi bezalako emaitzarik lortu ez bazen ere, entrenatzaileei eta kirolariei laguntzeko eta sostengua emateko egitasmoarekin aurrera egitea erabaki dute. Horri esker, kirolari eta entrenatzaile batek urtebetez aholkularitza psikologiko osoa jasotzeko aukera izango dute.

Kirolariari ebaluaketa psikologikoa, denboraldiko plangintza psikologikoa, hileroko jarraipena eta denboraldian aholkularitza jarraia telefono eta e-posta bidez eskainiko zaizkio. Entrenatzaileei, berriz, talde ebaluaketa, denboraldiko prestakuntza psikologikoa, hilabetekako plangintza psikologikoaren diseinua eta eguneroko entrenamenduetan eta lehiaketetan sor daitezkeen egoerei buruzko aholkularitza emango zaie.

Deialdian parte hartu nahi duten kirolariek 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte. Entrenatzaileek, berriz, 18 urte baino gehiago. Izen-ematea spreadsheets.google.com webgunean egin behar da abenduaren 31 baino lehen. Irabazlearen izena 2011ko urtarrilaren 10ean jakinaraziko da.

Informazio gehiago jaso nahi dutenek 649425584 telefono zenbakira deitu edo aritz@kirolpsikologia.net helbide elektronikora idatz dezakete.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa