Kirola: OROKORRA
Data: 2010-05-21
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) edozein mailatako edo edozein kirol egiten duten kirolariei arlo psikologoa lantzen laguntzeko lantegia antolatu du udarako. Burua hotz, bihotza bero: kirolarientzat tresna psikologikoen lantegia du izenburua eta ekainaren 30etik uztailaren 2ra izango da Eibarren. Izena emateko epea zabalik dago jada.
Ekainaren 20a arte egongo da izen-emate epea zabalik. Lantegia 15 ordukoa eta presentziala izango da. Parte-hartzaileek 81 euro ordaindu beharko dituzte (61 euro UEUko bazkideek) baina ikasleen, langabeen eta erretiratuen matrikula 69 euro kostako da.
Psikologian lizentziatuak diren eta Kirol Psikologian masterra duten Aritz Olagoi, Aitor Xabier Ruiz de Luzuriaga eta Miren Ripa izango dira praktikari lehentasuna emango dion lantegiko irakasleak. Lau esparru landuko dituzte: autoezagutza, aldagai psikologikoek kirolean duten eragina, arlo psikologikoa lantzeko tresnak eta kirol-emaitzen neurketa objektiboa.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 