Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak katalogoa Kirolak.net Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
'Euskaraz bai' adierazpenari atxikimendua agertu dioten zenbait kirolari.

Kirolariek bat egin dute "Euskaraz bai" adierazpenarekin

Kirola: OROKORRA

Data: 2008-04-30

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deituta, hainbat kirolari bildu dira Iruñean euskararen aldeko Euskaraz bai adierazpenari atxikimendua erakusteko. Orain dela hamar urte hasitako Bai euskarari lelotik "harago" egiteko garaia dela nabarmendu dute, eta, bide batez, Kontseiluak 10. urtemugaren harira antolatu dituen ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute. Nafarroako Erresuma futbol estadioan bildu dira, besteak beste, Euskaltel Euskadiko presidente Migel Madariaga, Manix Mandiola Eibar futbol taldeko entrenatzailea, Amaiur Alfaro Itsasbela Ibilaldi Eskolakoa, Juan Martinez Irujo pilotaria, Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileak, Ander Vilariño auto-gidaria, Uxue Astiz Lagunak futbol taldeko jokalaria eta Ekaitz Maiz, eskalatzailea.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa