Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Futbolmamiaren webgunea

Martxan da Futbolmamia euskarazko futbol aldizkari digitala

Kirola: FUTBOLA

Data: 2012-02-08

Duela hilabete batzuk eman zuten proiektuaren berri, eta dagoeneko martxan da Futbolmamia euskarazko futbol aldizkari digitala. Aitor Manterola kazetari eta futbol entrenatzaileak garatu du egitasmoa, Mikel Arregi futbolari profesionala izandakoaren, Aitor Zulaika entrenatzailearen eta Oier Agirrezabalaga prestatzaile fisikoaren laguntzarekin. Lan taldeaz gain, hainbat kolaboratzaile izango ditu webguneak, besteak beste, Mikel Etxarri, Gaizka Garitano, Aritz Olagoi eta Jose Mari Amorrortu.

Futbolaren ezaugarrietan sakontzea izango da webgunearen helburua, izan ere, Manterolak dioenez "euskaraz ez dago futbolaren mamia ikasteko materialik". Arlo horretako euskarazko lehen webgunea izango da, orain arte blogak bakarrik egon baitira.

Aldizkaria hiru ataletan banatuta dago: alde espezializatua, albisteen atala eta aholkularitza zerbitzua. Lehenengoa entrenatzaileentzat eta futbolean sakondu nahi dutenentzat izango da. Alde taktikoa, teknikoa, prestaketa fisikoa, psikologikoa eta elkarrizketak landuko dituzte, eta eduki hori ikusi nahi dutenek bost euro ordaindu beharko dituzte hilean. Albisteen atala irekia izango da eta euskal taldeen nahiz nazioartekoen berriak biltzen ditu. Aholkularitza zerbitzua klubei zuzendua dago eta entrenatzaileen prestakuntza, partiden bideo-analisia, eta abar landuko dira.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa