Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Mugikirola! 71. alea

Mugikirola! aldizkariaren 71. alea argitaratu dute

Kirola: OROKORRA

Data: 2012-03-07

Donostiako Euskara Zerbitzuak Mugikirola! aldizkariaren 71. alea kaleratu berri du. Aro berriari ekin zionetik bigarren alea du, eta egun oinarria Interneten duen arren, azken zenbakia eduki berriz betea dator. Leire Larreta Bera Bera saskibaloi taldeko jokalari eta entrenatzaileari egindako elkarrizketa da interesguneetako bat. Larretak saskibaloian izandako ibilbidea eta iaz Mozambikeko haurrei kirol hau erakusten bizi izandako esperientzia kontatu ditu.

Luis Mari Zulaika Pedagogiako doktore eta kirol psikologian masterdunak kirola nola egin azaldu die irakurleei aholkuen atalean. Erreportajeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kirol esparruan eta kirola egitea ahalbidetzen duen Wii Fit Plus bideo-jokoa dituzte hizpide. Gainera, azken horri lotutako lehiaketa antolatu dute Twitter eta Facebook-en. Bestalde, martxoaren 31n Donostiako Zuhaizti kiroldegian egingo den Ur Jaialdiaren bigarren jardunaldiak eta Fortunako boleibol sailak ere badute lekua ale berrian, baita Aitor Arraiza badminton jokalari gazteak ere. Horiez gain, dagoeneko ohikoak diren agendako ekitaldiak eta albiste laburrak, eta hilero webgunean antolatzen den zozketaren aipamena ageri dira Mugikirola! aldizkarian.

Aldizkaria Donostiako kiroldegietan, ikastetxeetan eta kirol elkarteetan banatzen dute. Gainera, webgunean ikusgai dago osorik.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa