Kirola: MENDIA
Data: 2012-01-25
Izaskun Lasa billabonarrak, Ekain Sardon hernaniarrak eta Mikel Arrizabalaga donostiarrak Nepalera egindako bidaia batek irabazi du Berria egunkariaren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketa. Horri esker, hiru mendizaleek Cervino Itzulia (Alpeetan) egiteko aukera izango dute Mendiak eta Herriak mendi gidariak elkarteari esker.
Sonam-en Khangpa idazlanarekin irabazi dute saria mendizaleek. Nepalera egindako bidaia 18 egunekoa izan zen eta Sonam sherpa izan zuten gidari. Hari esker, mendiez gain, herrialdea bera eta hango bizimodua ezagutzeko parada izan zuten.
Ikusi irabazleek bidaiari buruz esandakoak Berria Telebistan.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 