Kirola: PILOTA
Data: 2011-07-08
Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak 2006an sortu zuten Euskara Elkartera egitasmoa, elkarteetan euskararen erabilera indartzeko asmoz. Ia 30 elkartek egin zuten bat orduan egitasmoarekin, horietako 25ek jarraitzen zuten, eta orain hiru elkarte berri batu dira, tartean Txost pilota elkartea.
Euskararen aldeko egitasmoa sortu zenean hitzarmen orokorra sinatu zuten elkarteek eta 2008an bakoitzari egokitutakoa sinatu zuten. Orain bat egin duten elkarteek, ordea, ez dute hitzarmen zehatzik sinatu, horien fasea amaitzen ari baita. Aurrerantzean zein pauso eman aztertzen ari dira orain elkarteak, Ttur-Ttur elkartea eta Udala. Hala ere, elkarte berriak gai zehatzetan parte hartzeko eta konpromisoak hartzeko prest agertu dira
Oiartzungo Euskara zinegotziak, Irati Etxebestek, adierazi duenez, "Txost elkarte berria da. Sorreratik euskaraz jaioa, euskaraz egin dituzte egin beharreko paper guztiak eta beraien egunerokoan ere euskara da nagusi, bai Oiartzunen bai kanpora doazenean ere. Naturaltasunez egiten dute eta beste elkarte askorentzako eredugarri izan daiteke".
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 