Kirola: OROKORRA
Data: 2010-01-29
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak euskararen normalizazioa bultzatzeko diru laguntzen deialdi publikoa egin du. Laguntzak zortzi arlotan banatu ditu eta kirola euskalduntzeko egitasmoak garatzeko alorrera ia 397.750 euro bideratuko ditu. Eskariak egiteko epea otsailaren 19an amaituko da eta ebazpena martxoaren erdialdean argitaratzea espero dute.
Aldundiak 2.019.490 euro bideratuko ditu euskara normalizatzeko diru laguntzetara, eta horietako 397.750 euro euskara sustatzeko proiektu eta jardueretarako izango da. Alor horretan sartzen dira aisialdia, irakurketa eta kirola euskalduntzeko egitasmoak, familia bidezko transmisioa eta euskaldun berriei zuzendutako laguntzak.
Iaztik %20 murriztu dira diru laguntzak. Hori dela eta, erabakia lehenago argitaratzen saiatuko dira hartzaileek urte osoa izan dezaten beraien proiektuak garatzeko. Eskariak Kultura eta Euskara Departamentuko edozein erregistrotan egin daitezke.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 