Kirola: OROKORRA
Data: 2012-04-02
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eskualdean euskarazko kirol, aisialdi eta kultur jarduerak antolatzen dituzten entitateei diru laguntzak emango dizkie euskarazko aurkezleak kontratatzeagatik. Ekitaldiak 2012an egindakoak izan beharko dute eta euskara hutsez zein ele bitan izan ahalko dira. Gainera, Mankomunitateak aurkezle euskaldunen zerrenda osatu eta erreferentzia horien beharra duten erakunde pribatuen zein publikoen esku jarriko ditu.
Diru laguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzak honakoak dira:
Diru laguntzak 2012ko abenduaren 31a baino lehen eskatu beharko dira. Horretarako jarduerari buruzko azalpena eta gastuen ordainagiriak aurkeztu beharko dira Sakanako Mankomunitatearen egoitzan (Uriz 32, 31830 Lakuntza). Informazio gehiago nahi duenak 948464840 telefono zenbakira deitu edo euskara@sakana-mank.com helbide elektronikora idatz dezake.
Gipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza
Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g. 