Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Tropela.net

Webgunea euskaraz duten Tolosako kirol entitateek Udalaren diru laguntza jaso dezakete

Kirola: OROKORRA

Data: 2010-03-05

Tolosako Udalak diru laguntzak emango dizkie informazioa Internetez eta euskaraz eskaintzen duten kirol, kultur, aisialdi, enpresa, merkataritza eta ostalaritza entitateei. Elkarte, erakunde edota norbanakoen euskarazko webguneek edota erdaraz sortuta daudenak euskaratzeko proiektuak lagunduko ditu.

Edukiak osorik egon beharko dute euskaraz, eta domeinuan sartzean euskarak izan beharko du lehenetsitako hizkuntza. Hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna, eta webgunea elikatzea ezinbestekoak izango dira. Eskaera egiten den unean, webgunea egina izatea, eta eskarian webgunearen helbidea zehaztea dira Udalak ezarritako baldintzetako bi.

Eskariak ekainaren 30a baino lehen egin beharko dira eta bi hilabete beranduago argitaratuko da ebazpena. Udalak 2.000 euroko laguntza banatuko du eta eskatzaile bakoitzak webgunea egitea kostatu denaren %50 jasoko du, 500 euroko muga gainditu gabe.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa