Kirola Euskaraz webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirola eta euskara Irakasle - esatari Argitalpenak Elkarteen gunea Kirolak.net katalogoa Kirol elkarteen eskuliburua Kirola eskola Gipuzkoa kirolak

zer berri

atzera
Xake webgunea sortu dute

Xakean euskaraz jokatzeko webgunea martxan

Kirola: XAKEA

Data: 2012-03-26

Goierriko Xake Taldeko begiraleek xakean euskaraz jokatzeko webgunea jarri dute martxan. Euskarazko kalitatezko materiala falta zutela nabari zuten hezitzaileek eta arlo horretan lehen urratsa izatea helburu duen gunea sortu dute: xakea.org. Proiektuak zabalkundea izatea nahi dute eta euskarazko 2.0 material didaktikoa sortzea izan dute xede.

Webgunea bisitatzen duenak xakearen balioak, xakea eskolara zeharkako irakasgai gisa sartzeko aldarria, kirol dinamiko eta entretenigarri egiteko jardueren proposamena, ikastaroetarako materiala, xake hiztegia eta maila ezberdinetan aritzeko jokoa topatuko ditu. Hori oraingoz, izan ere, euskararen normaltasunera heltzeko asmoarekin, proiektuan parte hartzera gonbidatu dituzte monitoreak, gurasoak, ikasleak eta xakelariak. Horretarako gezi.berdea@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Creative Commons logoGipuzkoako Foru Aldundia · Euskara Zuzendaritza Nagusia / Gipuzkoa plaza z.g.
20004 Donostia (Gipuzkoa) · Tel. +34 943 112394 · Fax +34 943 426293
- Datu pribatuen babesa -
Gipuzko.net logoa